Nahiz eta batzutan jai eta jolas ekitaldietan ibili, gure lehentasuna ikastetxearen heziketa jardueretan parte hartzea da; horrela, gure iritsia kontuan harturik ahalik era hobeto funtzionatuko dau eskolak.
- Eskolako zuzendaritzarekin harreman estua eta etengabea dugu.
- Kezkatzen eta elkartzen gaituzten arazoetan aholku ematen diegu gurasoei.
- Ikastetxean zein gizartean euskararen erabileraren sustapenean indarra jartzen dugu.
- Bigeko (Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Federazioa) bazkideak gara.
Ordezkaritza Organo Gorena edo Eskola Kontseiluan parte hartzen dugu. Eskola komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da. Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.
- Eskolaz kanpoko ekintzen eta kirolen antolakuntzaz arduratzen gara. Tailerren antolaketa pausu hauek daukaz beragaz: Ikasgelak zehaztu / Irakasleak aurkitu / Segurua kontratatu / Tailer berriak proposatu / Matrikula antolatu / Baseak egin edota berristu.
- Gurasoentzako tailerrak eta ekintzak antolatzen ditugu. Urtero programa berri bat antolatzen saiatzen gara.
- Bazkideentzako deskontu nabarmenak eta eskolako irteeretarako autobusa doan.
- Familieri bidaltzen deutsueguzan gutunen tramitazioa.
- Dirulaguntzen tramitazioa. Hezkuntza sailak ematen dabezan dirulaguntzak maiatzetik irailera eskatzen dira eta zati bitan sartzen dabe kontu-korrontean: %80a onartzerakoan eta beste %20a txostena aurkezterakoan. Txostenagaz batera fakturak eta ordainagiri edo erreziboak aurkeztu behar dira.
- Olentzero eta Maridomingiren bisita prestatzen dugu gure seme-alabentzako.
- Aratuste txokolatadea antolatzen dugu umeentzako otsailak 27an.
- Aratuste jaialdia antolatzen dugu otsailak 28an. Gure eskolan, aratusteetan umeek erabiltzen daben mozorroak eurak egindakoak dira, eskolaurreko umeen salbuezpenagaz. Hori dala eta, eta euren lana erakusteko era bat dela uste dogunez, parte hartzen dogu eta musika kontratatzen dogu, baita karroak eta traktoreak txikienentzako,...
- Eskolako jaialdia antolatzen dugu maiatzak 7an. Eskolako jaiaren helburua ez da bakarrik umeek dantzarako daukaten gaitasuna erakustea, baizik eta gurasoak umeen lana ezagutzea eta bahintzat egun baten “in situ” ezagutzea non eta zelan egiten daben lana gure umeek.