Etorri abesten gurekin Santa Ageda bezperan!.

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

GE EKINTZAK IKASTETXEA


Dakizuenez datorren domeka, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dogu. Ikastetxean jai egun hau landu egingo daben arren ez da bertan antolatuko domeka dalako. Bertako ohiturak ez galtzeko asmoz, Guraso Elkartetik jaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu egun horretan alkartzeko eta auzoz auzo abesteko proposamen honegaz:

EGUNA: Otsailak 4.

LEKUA: Izarran.

ORDUA: 13:00 etan.

JANTZIA: Mahoiez edo baserritarrez eta makila.

IBILBIDEA: Izarran batu eta abestu, Arresi kaletik Irakaskintzara (abestu), Doniene kaletik Goiko plazara (abestu), Arostegi kaletik liburutegira (abestu), lamera zeharkatu, San Migueleko eskaileretara (abestu), Prantzisko Deuna kaletik Erreteneko parkera eta amaiera emateko bertan abestu.

Interesa daukazuenok jakin daizuela abestien letrak eta doinuak ikasleen eskolako emailetara bialduko direla.

Amaitzeko, aipatu saio orokorra egingo dogula otsailaren 2an, ostirala, ikastetxeko beheko patioan 16:45etan.

 

Letrak eta doinuak hemen deskargatu dezakezuez ere:

Santa Ageda letrak (pdf): Santa-ageda-abestiak

1). -Aintzaldu

Aintzaldu.mp3

 

2). -Santa Ageda

Santa Ageda.mp3

 

3).- Santa Ageda (Egun da Santimamiñe)

Santa Ageda (Egun da Santimamiñe).mp3


ez gado iruzkinik

Utzi erantzuna

Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.