Nortzuk gara?

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

Izen ematea boluntarioa da eta ikastetxean ikasleak matrikulatuta dauzkan edozein gurasok nahiz tutorek parte har dezake.

Gogoratu zu ere IGEko parte zarela. Guzti honegaitik, parte hartu ekintzetan eta animatu zure sugerentziak eta ititziak ematen.

GEko batzordeko kideak

Lehendakaria: Xabier Uriagereka Pastor
Idazkaria: Marta Beitia Heres
Diruzaina: Alicia de Urquijo Lacalle
Batzordekideak: Agurtzane Ormaetxea Uriarte; Iratxe Urresti Luzarraga

Dokumentuak

Zer egiten dugu?

1. Eskolako kontseiluan ordezkariak dauzkagu, non gure seme alaben hezkuntzari buruz eta eskolako antolakuntzari buruzko erabaki asko hartzen diren. Gainera, eskolako zuzendaritza eta klaustroarekin harreman zuzena daukagu eta elkar lana egiten dugu. GEaren bidez familiok iradokizunak proposatu edo kexak aurkeztu ditzakegu eskola barneko edo kanpoko gaiei buruz.

2. BIGEren bazkideak gara (Bizkaiko Gurasoen Elkartea) eta honen bidez hezkuntza gaietan izendatuta eta informatuta gaude.

3. Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Aratusteetako txokolatada, Euskara eguna, Eskolako Jaian besteak beste antolatzen eta parte hartzen dugu; baita eskola barruan eta kanpoan egiten diren beste ekintza batzuetan.

4.Eskolako urteko irteeretan laguntzen dugu eskolarekin bat. Eskolan egiten diren irteeretarako diru laguntza ematen dugu.

5. Eskolako librurutegiarekin kolaboratzen dugu liburuen erosketan eta idazle baten urteroko bisitan.

6. Ikasleentzat Eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu, familientzako ekintzak (tailerrak, hitzaldiak, irteerak, eta abar.), ekintza solidarioak. ETA ASKOZ GEHIAGO.


Ze abantaila dauka zu ere elkartean bazkide izateak?

1. Eskolan hartzen diren erabakietan parte hartu eta boto eskubidea izan eta kexak eta iradokizunak aurkeztu.

2. Eskolako funtzionamenduaren eta bere ekintzei buruzko informazioa jaso. Baita gure seme alabei dagokien hezkuntzari buruzko berriak jaso. Web gunearen gune pribatura sartu, email bidez mezuak jaso.

3. GEko ekintzetan parte hartu (eskolaz kanpoko ekintzak, irteerak, eta abar).

4. Deskontu eta baldintza bereziak euki GEak antolatzen dituen ekintza guztietan (eskolaz kanpoko ekintzak, eskolan ikasturtean zehar egiten diren irtenaldietan).

Nola jarri naiteke harremanetan GEarekin?

Bulego bat daukagu, ahal dugunean egoten gara 9:15 etatik 10etara. Kanpoan buzoi bat dago edozein idatzi uzteko. Telefono edo email bidez ere kontaktatu dezakezu edo gure web gunean informazio kontsultatuz.

Zenbat kostatzen du GEkoa izateak, zein da epea eta zer egin behar da?

Bazkidea izateko izen emate fitxa bete behar da eta 20 Euroko kuota ordaindu behar da familia bakoitzeko (seme alaben kopurua edozein delarik). Kuota urtero helbideratzen du eskolak. Eskuz ere ordaindu daiteke GEko bulegoan. Epea irailaren 23arte zabalik dago. Edozein arazo baduzue gurekin harremanetan jarri zaitezkete telefonoz, emailez edo gure bulegotik pasatu.

Parte hartu Zure Gean!.

Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.