Ikastaroa: Zelan jantzi zapiak eta gerrikoak baserritarren erara?
3 urte
Urteroko buruhaustea: zelan jantzi zapiak eta gerrikoak baserritarren erara?. Zuen eskaerari erantzunez, ordu beteko ikastarotxoa antolatu dugu Guraso Elkartetik, bertako kideentzat. Kontuan izanik, Olentzero eta Mari Domingi eskolara etortzen diren egunean, aitona- amona asko izan ohi direla bilobak janzteko ardura
izaten dutenak, eurak ere gonbidatu nahi ditugu ikastarotxoan parte hartzera!.
Eguna: Abenduaren 18a, eguaztena
Ordua: 17:00etan
Lekua: Areto Nagusia
Ekarri beharrekoa: Buruko zapia eta urkilak (8 beltz eta 4 zuri) edo gerrikoa.