Familien arteko kamiseta diseinu lehiaketa.

2 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

GE EKINTZAK


GEtik “FAMILIEN ARTEKO KAMISETA DISEINU LEHIAKETA” antolatu dugu.

Asmoa gure eskolako kamiseta berriaren diseinua aukeratzea da.

HELBURUA
Gure eskolako hurrengo kamisetetan inprimatuko den marrazki edo irudi baten diseinua egitea.

PARTAIDEAK
Eskolako edozein familia.

GAIA
Lehiaketa eskolaren kamisetaren diseinua berritzeko antolatzen da. Beraz, edozein ikuspegitatik planteatu arren, kontzeptua librea baita, diseinuak gure eskola hartu beharko du erreferentziatzat.

BALDINTZAK ETA FORMATUAK
– Gehienez familiko diseinu 1 aurkeztuko da.
– Diseinua originala izen behar da eta esaldia hau euki: BERMEOKO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA.
– Teknika librea.
– Hondo zurian egin behar da, formatu horizontalean
edo bertikalean.
– DIN A4 orri batean edo formatu digitalean (jpg, png, pdf) aurkeztu ahal izango da.

DISEINUAREN AURKEZPENA
Aurkezpeteko eguna abenduaren 18a izango da, 9:00etatik 10:00etara eta 16:30etik 17:30era.
– Diseinuak GEko bulegora eraman daitezke edo ampasanfrantzisko@gmail.com helbidera bidali “FAMILIEN ARTEKO KAMISETA DISEINU LEHIAKETA” gaiarekin.
– Kasu bietan, familiako abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia jarri behar dira.

EPAIMAHAIA
Eskolako 5 irakaslek osatuko dute.

SARIA
Sari gisa, irabazleak kamiseta lote bat jasoko du bere senitarteko guztientzako.

JABETZA
Lan irabazlea GEren jabetza izango da, bere erakusketa, erreprodukzio edo argitalpenerako eskubidea gordetzen duena, diseinuen egiletza galtzea eragin gabe.
Diseinu irabazlea eta aurkeztu diren beste guztiak, GEko web gunean publikatuko dira.

OHARRAK
– Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak guztiz onartzea dakar.
– Aurkezpen baldintzak betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketan sartuko.
– GEak eskubidea izango du diseinua aldatzeko, kamisetetan inprimatzeko.
– GEak datuen tratamendu egokia bermatzen du LOPDren arabera (15/1999 Datuak Babesteko Lege Organikoa).

OINARRIAK DESKARGATU


ez gado iruzkinik

Utzi erantzuna

Logo Calendario escolarEskolako gida Bermeo San Frantzisko Eskola

BAZKIDEA ZARA?

GEko bazkidea bazara, komunikazioak jasoteko eta iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.