Parte hartu gure Eskolako Jaian!!

hilabete 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

GE EKINTZAK IKASTETXEA JAI BATZORDEA


Aurten Guraso Elkarteak egindako esfortzu eta lanagatik eskolako jaia ospakizunerako gunea izatea espero dugu. Horretarako, guztiontzat, ikasle, familia eta langileriarentzat hainbat joku eta ekintza antolatu ditugu. Besteak beste, puzgarriak, jokuak, txosna (edariak, talo txikiak eta pintxoak…) eta bazkaria.

Euria egin ezkero, ekintzak gimnasioan egingo dira.

Guraso Elkartea “JANGURIE” proiektuaren inguruan lanean dabil eta bultzada emateko asmoz, jaia arratsalderarte luzatzea erabaki da. Horretarako “Ortutik ahora” katering zerbitzua kontratatu dogu, janari ekologikoak eta bertoko produktuekin lan egiten baitu. Jatekoan ikasleen familiakoak eta lagunak parte har dezakete. Amaitu eta gero denon artean garbituko dugu jantokia.

Arratsaldean, puzgarriak, jokoak eta guztiok dantza egiteko aukera egongo da.

Guraso Elkarteak, urtero bezala, eskola eguneko bideoa grabatuko du. Aurten, grabaketa eskolako ikasle ohi batek egingo du, bere lehen urratsak emanez lan munduan.

Iaz bezala, egun honetan Elkartasunerako gune bat egongo da, bertan informazio kabina edo stand bat egongo da eta “EUTSI GOGOR DANOK BATERA” elkarteko kamisetak salgai egongo dira.

Lan guztia aurrera eramateko ezinbestekoa da zuen laguntza. Aninartu zaitez.!!!


ez gado iruzkinik

Utzi erantzuna

Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.