Eskola komunitatea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da. Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.
Lau urterako aukeratzen dira eskola-komunitatea osatzen duten estamentuetatik: irakasleak, gurasoak eta ikasleak. Bi urtean behin berritzen da eskola kontseiluaren osaketa, hau da, bi urtean behin hauteskundeak egiten dira eta estamentu bakoitzeko ordezkarien erdiak aldatzen dira.
Gure eskolan, hauek dira partaideak: eskolako zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria, ikastetxeko 10 irakasle, ikastetxeko 15 guraso, zebitzuetako langile bat, udalaren ordezkari bat. Guztira 30 pertsonek osatzen dute Ordezkaritza Organo Gorena.
Ohiko bilkuran edo ez ohiko bilkura elkartu daiteke. Ohiko bilkuran ikasturtean birritan gutxienez elkartuko da derrigorrean. Halere, ikastetxean hartu beharreko hainbat erabakik Eskola Kontseiluaren akordioa eskatzen dutela kontuan hartuz hiruhilean behin biltzen da.