Aurten gure eskolako gurasoak Errigora saskiak erosteko aukera izango dugu.

2 aste (GE - AMPA) - Sin Comentarios

GE EKINTZAK


Aurten gure eskolako gurasoak Errigora saskiak erosteko aukera izango dugu.

Eskaerak Azaroaren 12, 13 eta 14ean egin ditzakegu GEko bulegoan, 9:15etatik 10:15etara.

Bi saski daude aukeran:

  • Saski zuria: Pikillo saltsa, Pasta ekologikoa, Pikillo piper osoak, Orburuak, Zainzuri zuriak, Ardo beltz ekologikoa, Zainzuri-krema, Piperrada, Ozpin ekologikoa, Arroza, Teilak, Ardo eta kanela pastak, Txokolatezko cookieak.
  • Saski beltza: Oliba-olio birjina estra, Ozpin ekologikoa, Mahats-zuku ekologiko, Orburu bihotzak, Piper txorizero mamia, Potxak, Ardo beltz ekologiko, Zainzuri zuriak, Borraja ekologikoa, Pikillo piper osoak, Arbendolak, Melokotoia almibarretan, Tomate frijitua.

50 Euroren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakegu. Kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana onartzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean!. Baina desberdintasun nabarmen batekin, %25a euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker.

Info gehiago: https://www.errigora.eus


ez gado iruzkinik

Utzi erantzuna

Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.