Aratusteak direla eta, zuengana jotzen dugu antolatzeko boluntario bila.

6 urte

GEko JAI BATZORDEA

1.- Aratusteak direla eta, zuengana jotzen dugu bolondres bila.

Datorren otsailaren 27an, astelehena, txokolatea eta bizkotxoak banatuko zaizkie umeei 14:30etatik aurrera eta martitzenean, otsailak 28, herritik zehar ibilbide bat egingo da mozorroturik.

Boluntarioak beharko dira ondorengo lanetarako:

  • Otsailaren 27an, eguerdiko 14etatik arratsaldeko 16k arte: txokolate banaketarako eta ondorengo garbiketarako.
  • Otsailaren 28an, goizeko 9etatik eguerdiko 13ak arte: errepideak kontrolatzeko, musika eramateko edota txikien karroak apaintzeko.

Boluntario lanak egiteko prest zaudetenok, heman ezazue mesedez zuen izen-abizenak, zuen telefono zenbakia eta ondoen datorkizuen/datozkizuen eguna(k) email bidez, GEko bulegoan edo buzoian.

2.- Bukatzeko, Guraso Elkarteko batzarretara jende gitxi datorrela ikusirik, arrazoia egunagatik eta orduagatik den jakin nahiko genuke, hobeto antolatu ahal izateko.

Zuen laguntzagatik aldez aurretik eskerrak emanda, jaso ezazue gure agurrik zintzoena.

Punto Lila Logo Calendario escolarBermeo San Frantzisko EskolaBige

Este sitio web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia de usuario. Si continúas navegando consideramos que aceptas el uso de cookies.

ACEPTAR SABER MÁS