ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK GE EKINTZAK

2018ko ekaineko eta iraileko eskolaz kanpoko ekintzak

NOIZ: ekainaren 1etik 20ra eta irailaren 10etik 28ra. Datorren urteko egutegia finkotu barik dago oraindik. ORDUA: 14:30etatik 16:30etara. PREZIOA: ekaina 50€, iraila 50€, hile biak 100€. *Iraileko taldeak antolatzeko kuota aurretiaz ordaindu behar da. Taldea ez bada sortzen dirua itzuliko da.   Eskaintza hau haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako GEaren […]

7 egun (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

JANTOKI BATZORDEA

EAE-ko ikastetxe publikoetako jantokien inkestaren emaitzak

Egunero 91.000 ikaslek jaten dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan. 2000. urtetik, egun indarrean dagoen araudia martxan jarri zenetik (2000ko martxoaren 1eko agindua), 10.000 jankidetik egungo 90.000ra pasatu gara, 90 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin ikasturteko (familien eta Eusko Jaurlaritzaren aportazioak). Zerbitzuak halako bolumen handia izan arren, gaur egunera arte ez zaie […]

2 aste (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Hurrengo Guraso Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra maiatzak 11an izango da, 16:45etan

Familia horiek: Honen bidez, GEaren kideei Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu eta eskolako famili guztiei gonbidatzen zaituztegu. Noiz: Maiatzak 11, barikua. Ordua: 16:45etan. Tokia: GEko bulegoan. Gai-zerrenda honako hauxe da: Eskolako jaiaren balorazioa. Lorezaintza tailerreko txokoaren konponketa. Ekaineko eta iraileko eskolaz kanpoko ekintzak. Eskariak eta galderak.

2 aste (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA JAI BATZORDEA

Etorri igande honetan gure eskolako urteroko jaira!!

Gure eskolako artistak kuadro zoragarri bat margozten ari dira, non sukaldariak frutaz eta barazkiz osaturiko janaririk goxoenak prestatzen ari dira. Gure langileak eskolako patioa prestatu dute jaialdia ikusgarria izan dadila eta Osakidetzak osasun taldea bidali digu arriskuak sahiesteko. JAIALDIA HAS DADILA!! EGITARAUA IKUSI

hilabete 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA JAI BATZORDEA

Zatoz gure Eskolako Jaian egingo dugun bazkarira!!

Eskolako Jaiaren egunerako bazkari berezi eta gozo-gozo bat prestatu dugu denontzako, familien arteko elkargune bat izan dadin. Bazkarian parte hartu nahi izanez gero Guraso Elkarteko bulegotik pasatu ordaintzera, apirilaren 19a baino lehen. Izena emateko ordutegia Goizez 09:00 etatik 09:30 etara eta arratsaldez: 16:45 etatik 17:15 etara. (Beti ere Guraso Elkartean […]

hilabete 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA JAI BATZORDEA

Parte hartu gure Eskolako Jaian!!

Aurten Guraso Elkarteak egindako esfortzu eta lanagatik eskolako jaia ospakizunerako gunea izatea espero dugu. Horretarako, guztiontzat, ikasle, familia eta langileriarentzat hainbat joku eta ekintza antolatu ditugu. Besteak beste, puzgarriak, jokuak, txosna (edariak, talo txikiak eta pintxoak…) eta bazkaria. Euria egin ezkero, ekintzak gimnasioan egingo dira. Guraso Elkartea “JANGURIE” proiektuaren inguruan […]

hilabete 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Hurrengo Guraso Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra otsailak 23an izango da, 16:45etan

Familia horiek: Honen bidez, GEaren kideei Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu eta eskolako famili guztiei gonbidatzen zaituztegu. Noiz: Otsailak 23, barikua. Ordua: 16:45etan. Tokia: GEko bulegoan. Gai-zerrenda honako hauxe da: Santa Ageda jaiaren balorazioa. Aratuste eguneko jaiaren balorazioa. Eskolako jaia. Eskariak eta galderak.

3 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA JAI BATZORDEA

2017/2018 Ikasturte honetako Aratusteak, otsailaren 12 eta 13an ospatuko ditugu geure Eskolan.

Aurten, mozorratzeko gaia “Ogibideak” izan da. Egitaraua hurrengoa izango da: Astelehena, 12: Ikasleek nahi duten bezala mozorrotuta etorrri daitezke. Arratsaldean, Guraso Elkarteak txokolatea eskainiko dogu. Asteartea, 13: Herritik kalegira egingo dugu. Zuzendaritza aurretik 11:00etan hasiko gara eta 13:00ean bertan amaituko dugu. Egun honetan ez da egongo jantoki zerbitzurik. Euria izanez […]

3 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA

Etorri abesten gurekin Santa Ageda bezperan!.

Dakizuenez datorren domeka, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dogu. Ikastetxean jai egun hau landu egingo daben arren ez da bertan antolatuko domeka dalako. Bertako ohiturak ez galtzeko asmoz, Guraso Elkartetik jaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu egun horretan alkartzeko eta auzoz auzo abesteko proposamen honegaz: EGUNA: Otsailak 4. LEKUA: Izarran. ORDUA: […]

4 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Hurrengo Guraso Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra urtarrilak 19an, barikua, izango da, 16:45etan

Familia horiek: Honen bidez, GEaren kideei Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu eta eskolako famili guztiei gonbidatzen zaituztegu. Noiz: Urtarrilak 19, barikua. Ordua: 16:45etan. Tokia: GEko bulegoan. Gai-zerrenda honako hauxe da: Aratuste jaia. Santa Ageda. Eskariak eta galderak.

4 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

ERABAKIAK

Lagun Maitea!. Liburu hunkigarria

“Bidaia luzea” egin eta gero liburu hunkigarri bat “heldu” zaigu eskolako liburutegira: Bidaia. Chersoko errefuxiatu-esparruko umeek egindako marrazkiak eta testuak. Open Cultural Center elkartearen proiektua. Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformari esker dugu euskerazko argitalpena. Mila esker horrelako “testimonioak” hurbiltzegatik eta umeen errealitate gordina adierazteagatik. Esperantzarako kantua…!!! GEko bulegoan daukagu salgai.

5 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA JAI BATZORDEA

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi gure eskolara!

Datorren ostiralean, abenduak 22, Gabonetako ohiturari jarraituz, Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira, goizeko 10:30etan. Umeek baserritar edo mahonez jantzita etorri beharko dute goizeko 09:00etan eskolara. Jantoki zerbitzua egongo da, beraz irteera ordua 15:00etan izango da.Etxera doazenak bazkaltzera 13:00tan irtengo dira.

5 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

IKASTETXEA

Euskeraren Eguna 2017

Urtero bezala Euskeraren Eguna ospatu dugu gure eskolan.

6 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

IKASTETXEA JANTOKI BATZORDEA

Hemen dozue Urdaibain grabatutako Jangurie ekimenaren aurkezpen bideoa.

Jangurie ekimenaren aurkezpen bideoa Hemen dozue Urdaibain grabatutako Jangurie ekimenaren aurkezpen bideoa. Gure facebook orrialdea bisitatzera eta lagun artean zabaltzera gonbidatzen zaituegu. Atsegin dozu? Klik. Posted by Jangurie – Urdaibaiko eskola jantokien ekimena on Mittwoch, 29. November 2017

6 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK

Azarorako eta abendurako antolatutako grebak.

Denok gaude Euskal Hezkuntza Publioaren langileen lan baldintzak hobetzeko greba egiteko eskubidearen alde, baina batzuetan datak ez dira nahiko aurrerapenarekin jakiten eta honek zalantzak sortzen ditu gurasoen artean egunerokoaren plangintza egiterakoan. Plangintza hau errazteko zuen esku jartzen dugu sindikatuek antolatu duten greba ofizialen egutegia. GEaren aldetik eta ahal dugunean informatuko […]

6 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK IKASTETXEA JANTOKI BATZORDEA

Etorri abenduak 2an Gernikan antolatu dugun Jaialdira eskola-jantoki bertokoak, jasangarriak eta osasuntsuak aldarrikatzeko.

Abenduak 2an Urdaibaiko eskola GUZTIAK batu gara eta jaialdi bat antolatu dugu eskola-jantoki osasuntzuak, jasangarriak, eta bertokoak aldarrikatzeko. Guk ez dugu galduko. ¿Animatzen zara?. Hemen egitaraua: Zer da Jangurie? Eskola-jantokiak bertakoak, jasangarriak eta osasuntsuak izateko helburua konpartitzen dogula ikusita, gure indarrak batzea erabaki dogu Urdaibaiko eskola GUZTIAK. Gizartearen eta erakunde […]

6 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Hurrengo Guraso Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra azaroak 10ean izango da 16:45etan, areto nagusian.

Familia agurgarriak, Guraso Elkarteko hurrengoko Ohiko Batzar Orokorrera gonbidatzen zaituztegu: EGUNA: Azaroak 10, barikua ORDUA: 16:45 TOKIA: Areto nagusia Gai-zerrenda: 2016-2017 ikasturteko kontuen irakurketa eta onarpena. “Janguria” proiektua. Euskararen Eguna. Olentzeroren Eguna. Eskariak eta galderak. ¡Itxaroten zaituztegu!.

7 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK JANTOKI BATZORDEA

Inkesta: Nola baloratzen dugu familiok eskola-jangela?

Eskola-jangelak hobetzea gure helburu nagusien artean egon da beti. Horregatik aurkezten dizuegu inkesta hau. Zuen iritzia ezagutu nahi dugu zuen seme-alaben elikadura eta osasuna hobetzeko. Baina ez hori bakarrik, eskola-jangelaren ereduak gure inguruan, eskolan eta familian duen eraginaren jakitun gara eta erantzunkide izan nahi dugu. 5 minutu baino ez dira. […]

7 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK

Kontzertu Solidarioa umeen gaixotasun arraroen alde dirua biltzeko.

Aurten Bermeon lehenengo aldiz kontzertu solidario bat izango dogu beste musika taldeekin batera, gaixotasun arraroen alde dirua biltzeko. Badira 2 urte Eufemia Deuna eta Andra Mari parrokietako gurasoak parte hartzen dogula eta aurten ere parte hartu daizuen gonbidatzen zaituztegu. Horretarako orri hau bete eta Guraso Elkarteko bulegora ekarri.

7 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK JANTOKI BATZORDEA

Padres de una ikastola vizcaína denuncian la mala calidad del menú tras hallar un gusano

Educación ha pedido «un informe» sobre lo sucedido a la empresa de catering, que suministra al centro de Muskiz y a otros 70 colegios de Bizkaia. El hallazgo de un gusano en un plato de vainas en el jantoki de la ikastola de Muskiz a finales del pasado mes de […]

7 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK GE EKINTZAK

GEko gabonetako loteria eskuragarri

Urtero bezala Guraso Elkarteak 2017ko abenduaren 22an ospatuko den gabonetako loteria zozketaren partizipazioak zuen esku jartzen ditu. Partizipazio bakoitza 5 eurokoa izango da. Honetatik 4 euro jokatuko dira eta bestea GEarentzat izango da. Boletoak urriaren 12tik abenduaren 15era eskura ditzakezue. NON: GEko bulegoan. ORDUTEGIA: – 27908 zenbakia

7 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

2017-2018ko eskolaz kanpoko ekintzetan onartutakoen behin betiko zerrenda

Bazkideentzako bakarrik / Solo para asociadas y asociados.

7 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Familien eta eskolaz kanpoko monitoreen arteko bilera astearteak 10ean 17:00etan areto nagusian egingo da.

Eskolaz kanpoko arduradunek tailerreri buruzko informazio guztia azalduko digute familiei.

8 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK

Kamisetak salgai GEko bulegoan. Bat 2€, hiru 5€

Etorri lehen bait lehen!, gutxi geratzen dira. Neurriak: Neska: T/XS eta T/S Unisex: T/S – T 9/11 – T 12/14 – T 7/8 – T 5/6 Kamiseta bat: 2€; Hiru kamiseta: 5€

8 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

IKASTETXEA

Irailaren 7an, 2017-2018 ikasturte barria hastera goaz. Hori dela eta, hiru-lau ohar.

– Irailaren 7an: kurtsoaren aurkezpena 10:00etatik 12:00etara. – Irailaren 11n: lanaldi jarraia, 09:00etatik 13:00era. Egun honetan, jantoki zerbitzua hasten da, eta jaten geratzen diren ikasleek, 14:30etan aterako dira. – Irailaren 8a eta 15a: jaiegunak. – Urriaren 2an: Ohiko ordutegia, goiz eta arratsaldez.

9 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

JAI BATZORDEA

2017ko eskolako jaiaren bideoa

Bazkideentzako bakarrik / Solo para asociadas y asociados.

11 hilabete (GE - AMPA) - 3 Comentarios

Gehiago irakurri

JANTOKI BATZORDEA

Jantoki ekologikoa: posiblea da eta oso hurbil dakogu ikusgai.

http://busturialdea.hitza.eus/2017/06/08/ikasleek-jaten-dutenaren-kalitatea-nabarmen-hobetu-du-allende-salazarrek/

12 hilabete (GE - AMPA) - 2 Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK

Kurtso amaierako Guraso Elkarteko irteera!!

Datorren Ekainaren 18an Guraso Elkarteak mendi irteera antolatu du… Animatu zaitezte eta zatozte gurekin Almike auzoa ezagutu eta disfrutatzera!!!. Eskolako ume eta guraso denak zaudete gonbidatuta, ibilbide erraza da, ez dago aitzakiarik, prestatu oinetako egokiak eta zatozte denok Ekainaren 18an goizeko 10:30etan Taraska enparantzara, handik Almike auzora joango gara elkarrekin. […]

12 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK

Euskal Eskola Publikoaren jaian egon gara!!

Gustuko aldapan nekerik ez, dio esaerak, eta domekan atsotitzak esangura betea izan du,  Euskal Eskolako jaian Bermeoko eskolako ikasle batzuk eguraldi makurrari aurre egin  diotelako. Gora Euskal Eskola Publikoa!!    

12 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Ekaineko eslolaz kanpoko ekintzen zerrenda

Honako hau da ekainak 1etik 21era antolatu ditugun eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda. ESKOLAZ KAMPOko EKINTZAK 2017  

12 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Hurrengo Guraso Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra ekainak 2an izango da, 16:45etan, GEko bulegoan.

Familia horiek: Honen bidez, GEaren kideei Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu eta eskolako famili guztiei gonbidatzen zaituztegu. Noiz: Ekainak 2, barikua. Ordua: 16:45etan. Tokia: GEko bulegoan. Gai-zerrenda honako hauxe da: GEko web orrialdea, e-maila. Eskola-Egutegia. Eskolaz kanpoko ekintzak. Eskolako jantokiaren erabilera arratsaldeetan. GEko kuota. Eskariak eta galderak.

12 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BESTEAK

Zelan sartu naiteke nire gmail kontura?

Gure eskolak ikasle bakoitzari gmail helbide bat ematen dio lehenengo aldiz matrikulatzen denean, baina, zelan sartu zaitezke?. Jarraitu pausu hauek: 1. Zure ohiko nabigatzailea ireki (Chrome, Firefox, Opera, Explorer, Edge…) eta helbide-barran gmail.com idatzi. 2. Pantaila honetara helduko zara. Idatzi zure helbide elektronikoa (eskolak honelako helbide bat hornituko zizun orri […]

12 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Ekaineko eskolaz kanpoko ekintzen programazioa:

Kaixo Familiak! Urtero legez, ekainean eskolaz kanpoko ekintzak antolatuko dira: DATA: 1-22 ekaina ORDUA: 14:30etatik 16:30etara PREZIOA: 50€ Eskaintza hau, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zabalduko da. (HHko 2 eta 3 urteko ikasleen kasuan, zaintzaile espezializatuak ditugu eta zaintzaile bakoitzeko ume kopuru murriztua). Umeak ondo pasatuko dute eta zainduta […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GE EKINTZAK

Begira zelan geratu den gure eskolako patioko pareta, polita ezta?

Guraso Elkartea eratzen dugun ama eta aiteri eta eskolari esker, kurtso honetarako buruan genuen proiektu bat amaitu ahal izan dugu: gure eskolako patioaren pareta margoztu eta mural bat egin. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei.    

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BIGE BULETINAK

BIGEren 270. buletina

NABARMENDUTA Martxoaren 22ko mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak ALBISTEAK 1.- Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANTBilbaok, umeei zuzendutako euskarazko emanaldi bereziak antolatu ditu. 2.- Eskola publikoaren esku uzten du Hezkuntza sailak eskola-segregazioaren arazoa konpontzeko ardura. ESPERIENTZIAK 1.- Eskolak 100 urte bete dituela ospatzeko kalejira eta jaia egingo dute Mujika Eskolan. Buletina […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Martzoak 24ean 16:45etan Guraso Elkarteko Ezohiko Bilera.

Familia horiek: Honen bidez, GEaren kideei Ezohiko Bileran parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu eta eskolako famili guztiei gonbidatzen zaituztegu. Noiz: Martxoak 24, barikua. Ordua: 16:45etan. Tokia: GEko bulegoan. Gaia honako hauxe da: Eskolako jaia.

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BIGE BULETINAK

BIGEren 270. buletina

NABARMENDUTA Eskola jazarpenaren bilakaera Euskadin. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2015-2016 ikasturtean eskola jazarpenak Euskadin izandako bilakaera aurkeztu zuen martxoaren 9an. ALBISTEAK 1.- Eskola publikoaren esku uzten du Hezkuntza sailak eskola-segregazioaren arazoa konpontzeko ardura. 2.- Emakumea eta astronomia lotzen dituen erakusketa zabaldu dute Barakaldoko Minas Institutuan. ESPERIENTZIAK 1.- Mujika Eskolak abesti bat […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BIGE BULETINAK

Martxoaren 9an lomce eta murrizketen kontra egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu

Martxoaren 9an LOMCE-ren eta murrizketen kontra egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu familiak. LOMCE-aplikatzen jarraitzen da gure ikastetxeetan, EAEren kasuan Heziberri-ren bidez, adostasun politiko eta sozialik ez duen plana. Bestalde, ez dago euskal eskola publikoa sistemaren ardatz egituratzaile eta bateratzailea izatearen aldeko apustu politikorik. Eskola publikoaren beharrak asetu gabe, […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Hurrengo Guraso Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra martzoak 10ean izango da, 16:45etan, GEko bulegoan.

Familia horiek: Honen bidez, GEaren kideei Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu eta eskolako famili guztiei gonbidatzen zaituztegu. Noiz: Martxoak 10, barikua. Ordua: 16:45etan. Tokia: GEko bulegoan. Gai-zerrenda honako hauxe da: Aurreko batzarraren aktaren irakurketa eta onarpena. Aratuste egunaren balorazioa. Patioak margozteko proiektua (jokoak eta muralak). Eskolako jaia. […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BIGE BULETINAK

BIGEren 270. buletina

NABARMENDUTA Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Zuen eskola eta institutuetan egiten dituzuen jardueren, kartelen, tailerren… argazkiak eta bideoak bidaltzea eskertuko genuke, sare sozialetan elkarbanatuko ditugu eta horrela beste IGE, famila eta ikastetxeek … ALBISTEAK 1.- Aste honetan jaiaren kartelak jasoko dituzue ikastetxeetan. 2.- Nola lortu sinadura elektronikoko ziurtagiria. ESPERIENTZIAK […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BIGE BULETINAK

BIGE buletina 269 zb.

NABARMENDUTA Ohiko Batzar Orokorra. Asteazken honetan ospatuko dugun BIGE Gurasoen Elkartearen Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bilboko La Bolsa auzo etxean izango da. ALBISTEAK 1.- 2016ko justifikazioa egiteko epea martxoaren 10ean bukatuko da 2.- Teknologia DBHko gazteengana hurbiltzeko Esperientziaren I.Foroa ESPERIENTZIAK 1.- Barakaldoko ikastetxeetako ikasleek merkatu solidarioan bildutako […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

JAI BATZORDEA

2016/2017 Ikasturte honetako Aratusteak, otsailaren 27 eta 28an ospatuko ditugu geure Eskolan.

Aurten, mozorratzeko gaia, “Musika Talde” desberdinak izan da. Honela, HHko ikasleak “Rokero” joango dira; Lehenengo Ziklokoak, “Locomia”; Bigarrenekoak, “ABBA”, eta Hirugarrenekoak, “Village People”. Egitaraua, hurrengoa izango da: Astelehena, 27: Ikasleek, nahi duten bezala mozorrotuta etor daitezke. Arratsaldean, Guraso Elkarteak txokolatea eskainiko dogu. Asteartea, 28: Herritik kalegira egingo dugu, Eskola aurretik […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

GURASOENTZAKO KURTSOAK

Curso “EDUCANDO EN LA FELICIDAD” meditación y visualización para la gestión emocional del niño y adolescente para madres y padres.

1. LA TÉCNICA: LA MEDITACIÓN Y VISUALIZACIÓN La meditación y la visualización pueden favorecer el control del pensamiento en adolescentes que presentan tendencia a dispersar energías improductivamente, por falta de concentración; así como para ser un recurso que los adolescentes, profesorado y padres/madres puedan utilizar para poder gestionar esta época […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

JAI BATZORDEA

Aratusteak direla eta, zuengana jotzen dugu antolatzeko boluntario bila.

1.- Aratusteak direla eta, zuengana jotzen dugu bolondres bila. Datorren otsailaren 27an, astelehena, txokolatea eta bizkotxoak banatuko zaizkie umeei 14:30etatik aurrera eta martitzenean, otsailak 28, herritik zehar ibilbide bat egingo da mozorroturik. Boluntarioak beharko dira ondorengo lanetarako: Otsailaren 27an, eguerdiko 14etatik arratsaldeko 16k arte: txokolate banaketarako eta ondorengo garbiketarako. Otsailaren […]

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

BATZARRAK

Urtarrilaren 13ko GEko batzarra bertan behera geratzen da.

Urtarrilaren 13ko GURASO ELKARTEko batzarra, bertan behera geratzen da. Hurrengoa, otsailaren 3an izango da GEko bulegoan. Zu ere GEko parte zara. Parte hartu ekintzetan eta animatu zure sugerentziak eta iritziak ematen. Parkatu eragozpenak.

urte 1 (GE - AMPA) - Sin Comentarios

Gehiago irakurri

55 entradas publicadas

| Siguientes »


Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.