2018-2019ko eskolaz kanpoko ekintzetan izen ematea irailaren 25etik 28ra izango da.

3 hilabete (GE - AMPA) - Sin Comentarios

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK GE EKINTZAK


Zelan eman izena aurretiz tailerretan?

Izen emate orria eta datuen orria bete eta ekarri GEko bulegora irailaren 25tik 28ra. 9:15tatik 09:45etara.

Ordainketa eskuz bulegoan

Aurretiko izen ematea egiten den une berean ordaindu behar da tailerra aurretiaz.

GEko kuota aurretiaz ordainduta edukitzea ezin bestekoa da. Ordainketa banku transferentzia bidez egin bada ordain agiria aurkeztu.

Tokien zozketa

Urriaren 1an 16:45etan. GEko bulegoan.

Aurkeztutako ekintzetan leku mugatuak daude, eta jende gehiegi apuntatu denez, ezinbestekoa da zozketa egitea.

Plazak zozketatu ondoren, ekintzaz kanpo gelditzen direnei dirua itzuliko zaie.

Nahi izanez gero urriaren 3etik aurrera apuntatzeko aukera izango dute zabalduko diren ekintzetako leku libreetan

Eskolaz kanpoko ekintzetan onartutako pertsonen baita libre geratzen diren tokien azken zerrenda, GEko bulegoan eta webgune honetan egongo da eskuragai.

Eskolaz kanpoko ekintzen hasiera

Ekintzak urriaren 16an hasten dira.


ez gado iruzkinik

Utzi erantzuna

Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.