GEan egiten dugun lanari esker, antolatzen ditugun eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko aukera dute ikasleak. Euskal dantza, lorezaintza, zumba, multikirola, jokoak ingelelez, musika eta erritmoa...
Kurtso honetarako GEtik gurasoentzako antolatu ditugun tailer, hitzaldi eta ekintzeri buruzko informazio guztia hemen aurkitu dezakezue. Mindfullness, yoga, elikadura, informatika...
Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.
KALITATEZKO IKASTETXE PUBLIKO BATEN ALDEegiten dugu apustu, ikasle guztientzat aukera berdinak ematen dituen eskola defendatzen duenak eta hezkuntza prozesu horretan partaide aktiboak izatea funtsezko lanabesa dela uste duenak.
GEko parte aktiboa izan nahi baduzu, antolatzen ditugun bileretara etor zaitezke edo uneko parte hartzeak nahiago badituzu izena eman dezakezu zeure burua boluntario moduan eskaintzeko GE osatzen duten taldeetako batetan. Kontaktatu GEarekin.
Hurrengo batzarra:
Kaixo familiak: Patioko orduak ikasleentzat jasangarriagoak izan daitezen, bai jolasorduan, bai jantokiko zerbitzuaren ondoren, familiek jada erabiltzen ez dituzuen jolasak ekartzea proposatzen dizuegu.Talde Egonkor edo burbuila bakoitzak bere joko propioak edukiko ditu.Jokoak desinfektatu eta kuarentenan jarriko dira erabili aurretik. Bilketa: GEko bulegoan. Aslelehenean eta martitzenean, 16:30etatik 17:30etara.
5 hilabete (kudeatzailea) - Sin Comentarios
Kaixo familiak: Dakizuen moduan grebara deituta daude bihar hezkuntzako langileak, itzulera segurua eta adostua aldarrikatzeko. Guraso Elkarteari jakinarazi digute, guraso eta ikasleek greba babestu eta hezkuntzako langileei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dela eskolako sarrera nagusian, bihar goizeko 11:30ean, beti ere distantzia eta neurriak mantenduta.
6 hilabete (kudeatzailea) - Sin Comentarios
Familia agurgarriak, Datorren ikasturterako eskola asegurua izateko azken epea irekitzen dugu.Interesdunek iskripzioa beteta ekarri behar duzue Guraso Elkarteko bulegora. Beharrezkoa bada, Guraso Elkarteko bulegoan ere bete ahal duzue iskripzio orria. Datak: Ekainak 23, 24, 25 eta 26. Ordua: Goizez, 12:00etatik 13:30etara. 2 urtetik 5 urtera: 3,40€ 6 urtetik aurrera: 11€ *Maskarilla jarrita ekartzea derrigorrezkoa da. […]
8 hilabete (kudeatzailea - Sin Comentarios
Familia agurgarriak, Datorren ikasturterako eskola asegurua izateko azken epea irekitzen dugu. Interesdunek iskripzioa beteta ekarri behar duzue Guraso Elkarteko bulegora. Beharrezkoa bada, Guraso Elkarteko bulegoan ere bete ahal duzue iskripzio orria. Datak: Ekainak 23, 24, 25 eta 26. Ordua: Goizez, 12:00etatik 13:30etara. 2 urtetik 5 urtera: 3,40€ 6 urtetik aurrera: 11€ *Maskarilla jarrita ekartzea derrigorrezkoa […]
8 hilabete (kudeatzailea - Sin Comentarios
Hemen ikusi dezakezu informazio guztia, zelan egin izen ematea eta abar.
9 hilabete (kudeatzailea - Sin Comentarios
ESKOLA GEko EKINTZAK GEko JAI BATZORDEA
Familia agurgarriak, Aratusteak ate joka ditugu eta kalejira prestatzeko ordua da!. Zuen laguntzarekin lan asko aurreratu dugu; orain karroak kolorez janztea falta zaigu. Otsailaren 17tik 24rako astegunetan, arratsaldeko 17:00etan, Balea inguruko plazan elkartuko gara karroak antolatzeko!. Guztiok batera eginda arinagoa, errazagoa eta politagoa izango da!. Erdu laguntzera!.
urte 1 (kudeatzailea - Sin Comentarios