Jangurie proiektua

Jangurie

Zer da?

Eskola-jantokiak bertakoak, jasangarriak eta osasuntsuak izateko helburua konpartitzen dogula ikusita, gure indarrak batzea erabaki dogu Urdaibaiko eskola GUZTIAK.

Gizartearen eta erakunde publikoen aurrean ahots indartsua izan gura dogu, eta gure helburuak lortzeko bidean alkar laguntzeko borondateagaz jaio gara.

Helburu nagusi honeek finkatu doguz egindako eztabaida kolektiboan:

A.- Umeek osasuntsu jatea.

Gure umeek bertoko elikagaiak, sasoian sasoikoak eta kalidadezkoak jatea gura dogu.

B.- Gure eskualdeko lehen sektorearen suspertzea.

Bertoko ekonomiaren aldeko apustua egiten dogu. Lehen sektorea gure bidelaguna dan heinean, baserritarren bizi-baldintzak duinak izatea bilatzen dogu.

C.- Gure eskualdearen jasangarritasuna.

Modu naturalean hazitako elikagaiak gura doguz gure jantokietan. Ahalik eta produktu ekologiko gehien izateko helburuagaz.

Jangurien PDF informativoa

Abenduak 2en itzelezko jai eguna antolatu dugu: hamaiketakoa, umeentzako jokuak, herri bazkaria, kontzertuak... Merkurio plazatik Astrara ta goizetik gauera.

Jangurie eta jaigurie bakozue, erdu!!.

Logo Calendario escolarEskolako gida Logo ComedorOsasunaBermeo San Frantzisko Eskola

Ikastetxeko funtzionamenduan inplikatzen den kolektibo bat gara, non, gure seme-alaben eskolatze garaiko hezkuntzaren inguruko kudeaketan parte hartzen dugun eta ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, eskolako bizitzaren antolaketan elkarlanean aritzen garen.

BAZKIDEA ZARA?

GEko komunikazioak jasoteko, iritziak emateko blogean eta bazkideentzako edukinak ikusteko eman izena.